Nor gara/DendaKokapenaEstekakHarremanakCastellano
Eskaera guztiak garraio-kostua
ordainduta bidaltzen dira
Ulia Belar-denda Ekodenda

2004ko irailean inauguratua, eta 2009ko irailean bere azalera handitu ondoren, une honetan Ulia Ekodenda 100 m2tik gorako supermerkatu ekologiko bat da, Gros auzoaren erdi-erdian kokatua.


Alde batetik, medikuntza naturalean behar duzun guztia eskaintzen dizugu, aholkularitza pertsonalizatutik hasi eta premia bakoitzari ongien egokitzen zaion produktuaren bilaketaraino. Bilatzen ari zarena ez badugu, 24 ordutan eskainiko dizugu.


Beste alde batetik, elikadura ekologikoan denetik topatuko duzu (landare-proteinak eta animalia-proteinak, elikadura begetarianoa, elikadura beganoa, makrobiotikoa eta abar). Solteko 20 produktu baino gehiago. Fruta, barazkiak eta ogia egunero. Edari eta postre begetalen aukera zabala.


Jakina, haurrentzako, haurdunentzako eta bularra ematen ari diren amentzako produktu bereziak ditugu.


Eta alergenorik gabeko produktuen aukera handi bat elikagaiekiko intolerantziak dituzten pertsonentzat. Esnerik, glutenik, arrautzarik, fruitu lehorrik... gabeko elikagaiak.


Zatoz gure denda ikustera eta, nahi baduzu, behar duzunerako aholkuak emango dizkizugu.
Ulia Belar Denda Ekodenda

diseinua: infobide.com • © ekodenda belar denda Ulia
Bisita gaitzazu YouTubenJarrai gaitzazu Facebook

Klaudio Delgado 1 behea • 20001 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa) • Telf: +34 943 320 080
info@ekodendaulia.com